Logotipo de Euskadi Emprende y enlace a la página www.euskadiemprende.net

Hemen zaude: Hasiera » Enpresa-seaska

Enpresa-seaska

Enpresa-seaska

ETEek aberastasuna, lana eta enplegua sortzen laguntzen dute, eta hortaz, aipatutako enpresak martxan jartzen lagunduko duten tresnak eta ekimenak antolatzen dira. Horretarako, Bic Berrilanek, aldi baterako, bere inkubagailuen lokal batzuk eskaintzen ditu. Gaur egun, inkubagailu horiek Miramongo Teknologia Parkean eta Eibarko Azitaingo Industrialdean daude.

Enpresa onuradunak

Inkubagailuan jada sortuak dauden enpresa berritzaileak eta oinarri teknologikokoak sar daitezke, beren sozietate-forma juridikoa edozein dela ere. Eskaera aurkezterakoan, enpresak ezingo ditu 6 hilabeteko fakturaziodun jarduera baino gehiago izan. Gainera, honako eskakizun hauek bete behar ditu:

  • Sozietateak merkataritza-erregistroan izena emanda edukitzea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak behar bezala izatea.
  • Helbide soziala/fiskala Gipuzkoan izatea.

Enpresa Berritzaile eta Oinarri Teknologikokotzat hartuko dira, bere hastapenetan, Bic Gipuzkoa Berrilanek tutoretza-lana eta laguntza eskainita, honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten enpresa-proiektuak:

  • Berrikuntza, teknologia-alorraren ikuspuntutik, bere lehiakortasunaren faktore erabakigarria da.
  • Enpresak, bere I + G merkaturatzen dituen produktu edo prozesu berriak garapenera edo hobekuntzara bideratzen ditu, salmenta-kopuruaren portzentaje altua I + G horri eskainiz.
  • Enpresak teknologia-intentsitate maila altuko sektoretan dihardu.
  • Enpresak langile-talde ekintzaile gaitua eta diziplina anitzekoa du.
  • Enpresak, berak lortutako edo berak bakarrik izateko baimenaren bidez eskuratutako jabetza intelektualaren eskubideak ustiatzen ditu negozioaren funtsezko abantaila lehiakor gisa.
  • Enpresak, Unibertsitate, Teknologia Zentro, Laborategi, eta abarrekin lan egin ohi du.

Kokapena

Enpresa berriek, Bic Gipuzkoa Berrilanek horretarako dituen lokaletan egin dezakete lan; inkubagailuak 1.000 m2 baino gehiago ditu, azalera desberdina duten 31 modulutan banatuta..

Lokal horiek erabili ahal izatea Bic Gipuzkoa Berrilanek ekintzaileei eskaintzen dien abantaila nagusienetako bat da, beren enpresa berriarentzat lortzen duten irudi eta ospeagatik bakarrik ez, beren jarduera martxan jartzeko lehen fasean zerbitzu komunak partekatuz kostua murrizteko aukera eskaintzen zaielako ere bai.

Kokapen-eremua 31 modulu independentetan egituratzen da.

Moduluen ezaugarriak:

  • Aire girotua/berogailua.
  • Hari musikala.
  • Zuntz optikoko ahots- eta datu-konexioa.

© 2013 Bic Gipuzkoa Berrilan

Polígono Industrial Azitain, 3K - Edificio 2, Planta 2
Teléfono: 943 000 999 / Fax: 943 820 669 / Email: correo@bicberrilan.com
20600 Eibar

Parque Tecnológico Miramón
Paseo Mikeletegi, 56 - Edificio B8 1ª Planta
Teléfono: 943 000 999 / Fax: 943 000 990 / Email: correo@bicberrilan.com
20009 Donostia