Sarrera

Sari horiek sorkuntzarako eta berrikuntza teknologikorako ekimenak bultzatu nahi dituzte; betiere, ekimen horien helburua berrikuntza kultura finkatzea eta Euskadiko enpresa sarea modernizatzea bada. Hori guztia enpresa berriak sortuz eta jadanik lanean diharduten enpresak garatuz lortzen da.

Sari horiek antolatzearen helburua hau da: ekintzaileen lana onartzea (esfortzuak, nekeak, hartutako arriskuak); ekimen lehiatsua bultzatzea; eta enpresak sortzeko eta garatzeko motibatzea.